Liburutegi espezializatua

Artxiboaren liburutegi laguntzailea artxibistikako eta zientzia laguntzaileetako gaietan dago espezializatuta (paleografia, diplomatika, erakundeen historia…), bai eta tokiko funtsetan ere (historia, artea…), eta 10,600 dokumentu inguru ditu erabiltzaileen eskura. Era berean, seriatutako 100 argitalpen-titulu baino gehiago ditu, batik bat artxibistikari, dokumentuen kudeaketari eta historiari eskainiak.

Liburutegiak liburutegien arteko mailegu-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko Artxiboen Sisteman dauden artxiboei eta Euskadiko Liburutegien Sarean dauden liburutegiei. Zentro eskatzaileek gure funtsetako jatorrizkoak eta horien kopiak maileguan uzteko eskatu ahalko dute. Maileguen eskabideak gure posta elektronikoaren bidez egingo dira: snae@snae.org. Zerbitzuaren kostua, Sareko liburutegien arteko maileguak direnez, doakoa izango da, eta maileguaren epea 30 egunekoa; epe hori luzatu egin ahalko da. Zerbitzua emateko baldintza gisa, liburutegi eskatzaileko erabiltzaileek ezingo dute etxeko mailegu-zerbitzua erabiliz. 

Katalogoaren kontsulta