Ekimen eta programa nagusiak
Programa nagusiak
- Euskadiko Artxiboen Sistemaren web-ataria. Euskal Autonomia Erkidegoko artxibo historiko publiko eta pribatuak eskuragarriak dira atari honetan: XIII. mendetik XX. mendera bitarteko dokumentuen 680.000 deskribapen eta irudi digitalen 4 milioi. Horiei herrialdeko populazioaren zentsu historikoa gehitu behar zaie (5,5 milioi erregistro pertsonal 1500etik 1900era, sakramentu-erregistroetako hustuketa osotik eskuratua).
- Artxiboko funtsen digitalizazioa, Euskadiko Memoria Digitala elikatzeko, Ondare Dokumentalaren arloan.
- Batzordeak eta lantaldeak, gaur egun Balorazio Batzordeetan Administrazio Orokorrean eta Udal Artxiboetan zentratuta.
- Toki-administrazioko (udalekoak, Arabako Kuadrilenak etab.) artxiboen sarea kudeatzen laguntzeko eta artxibo ez-publikoei (nagusiki familia-artxiboen antolamendua) laguntzeko programak, urteko bi diru-laguntzen agindutan gauzatuta.
XI. Legegintzaldiko (2016-2020) ekimen nagusiak
Legegintzaldi bakoitzak ekimen bereziak izaten ditu eta; adierazitako programa orokorrrak osatzen dituzte ekimenak dira.
- Euskadiko Dokumentu-kudeaketaren eta Artxiboen Legea idaztea eta Legebiltzarrera bidaltzea.
- Euskadiko artxiboen atariaren garapena (dokuklik) eta argazkien eta ikus-entzunezkoen ondarerako atari espezifikoen sorkuntza.
- Euskal Artxibo Sistema bultzatzea, beste hainbat ekimenen artean lankidetzako eta sareko artxiboaren funtsen eta zerbitzuen errolda bat garatuz.
- Herritarren eskura dagoen kultura-programazio bat garatzea Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan.