Deuseztatzeko proposamenak

Onetsitako balioespen-taulak dituzten jatorrizko dokumentuak deuseztatzeko proposamenak prestatzeko eta Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeari bidaltzeko prozedura azaroaren 21eko 232/200 Dekretuaren (Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena) 14. artikuluan jaso da. Kultura Saila Batzordearen funtzionamendua arautuko duen Dekretu berria prestatzen ari da.

Prozedura horri ekiteko unean artxiboetako langileen zereginak errazteko, honako inprimaki-eredu hauek argitaratzen dira:

INPRIMAKIEN EREDUAK

Deusestatzeko proposamenaren ofizioa

Deusestatzeko proposamenari buruzko artxibozainaren txostena

Deusestatu beharreko dokumentuen zerrenda

Dokumentuak deusestatzeko akta