Gobernu Kontseiluak EAEko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua zehazten dituen dekretua onartu du (Gobernu Bilera 2024-5-7)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du EAEko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendurako dekretua. Herri-administrazioek dokumentu-ekoizpen gero eta handiagoa dutenez, sistemaren iraunkortasuna lehentasun bat izatea dakar eta horregatik Batzorde hau arduratuko da balorazio-, hautaketa eta, ha beharko balitz, xahuketa -prozesua modu arautuan, kontrolatuan eta gardenean egiteaz.

Sortutako Batzorde honen helburua da, Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen Sistemari atxikita dauden eta batzorde propiorik ez duten erakundeek sortutako dokumentu-tipologiak eta -serieak baloratzea. Dekretuan garatzen dira batzordearen eginkizun zehatzak, osaera (erakunde arteko eremuko 10 pertsonak osatuko dute) eta funtzionamendua.

Dekretu hau EAEko Dokumentuen Kudeaketari eta Dokumentu-ondareari buruzko ekainaren 23ko 5/2022 Legearen erregulaziotik sortu da, eta aurretik zeuden beste bi batzorde bakar batean batuko ditu: 232/2000 Dekretuan jasotako Dokumentazioa Balioetsi eta Hautatzeko Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuen Araudian eta Dokumentu Ondarearen Arauetan jasoa; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuan jasotako Dokumentazioa Balioesteko eta Hautatzeko Batzordea.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)