Ansotegi familiaren artxiboa (BBVA. BBVAren Artxibo Historikoa. Enpresa, Familia eta Erakunde Funtsak)

Argitalpen-data: 

    Badatorren egindako azkenengo kargan honako funtsa igo da:

    Ansotegi familiaren artxiboa (BBVA. BBVAren Artxibo Historikoa. Enpresa, Familia eta Erakunde Funtsak)

    Euskadiko Artxibo Historikoak Ansotegi familiaren artxiboa jarri du herritarren eskura, Badator bilatzailearen bidez. Funts hori Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SAk sinatutako hitzarmenean jasotako funtsetako bat da. (BBVA).

    Funts horretan, gutunak, kontu-liburuak, erroldak, obra-espedienteak, obra pioi eta kapilauei buruzko dokumentazioa eta Bizkaiko jaurerriko gobernu politikoarekin eta gerra karlistarekin lotutako paperak biltzen dira; 1682 eta 1826 urte tartekoak, hain zuzen ere.

    Garrantzi historikoa duen familia bizkaitar baten dokumentuak dira, eta jarduera ekonomiko eta soziala islatzen dute; izan ere, burdinolekin, jabetzekin eta errenten kudeaketarekin loturak eratu zituzten, euskal finantza-erakundeen sorrera ahalbidetu zuen egitura ekonomikoaren adierazgarri.


    BBVAk, erakunde historikoen (Banco de Bilbao, Banco de Vizcaya) oinordeko gisa, bere Artxibo Historikoan sartu ditu enpresa-, familia- eta erakunde-funts horiek, Euskadiren garapen ekonomikoan lagundu zuten familien eta negozioen memoria babesteko.

    Guztira, 298 erregistro eta 9.260 irudi dira.