• Artxiboen politika

Artxiboen politika

Artxiboen politika

Eusko Jaurlaritzaren Artxibo eta Ondare Dokumentalaren politika aurkezteko tresna egiazkoena eta adierazgarriena aurrekontu publikoak dira, urtero Eusko Legebiltzarrak onesten dituenak.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, Artxibo eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuaren bidez, diseinatzen, kudeatzen eta gauzatzen ditu aurrekontuak, gaiaren inguruko legeria espezializatuaren, gobernuko programen eta kultura- eta gizarte-eragileek sustatutako ekimenen esparruan.

Euskadiko Artxibo Historikoaren inaugurazioaren bidez (2014.01.23),artxiboen politika hau agerian utzi da eta herritarrei hurbiltasuna erakutsi zaie.

Webgune hau ere elementu bat da gure jarduerak herritarrei hurbiltzeko, gure helburuetan ohitzeko eta partekatzera animatzeko.

Jasotzen ditugun iritzi eta proposamenekin, gure egitasmoak herritarren eskarietara egokitzen joango gara.