• Ekimen eta programa nagusiak

Ekimen eta programa nagusiak

Ekimen eta programa nagusiak

Programa nagusiak

  • Euskadiko Artxiboen Sistemaren web-ataria. Euskal Autonomia Erkidegoko artxibo historiko publiko eta pribatuak eskuragarriak dira atari honetan: XIII. mendetik XXI. mendera bitarteko 883.454 dokumentazio erreferentzia ditu eta 6.204.425 irudi digital. Horiei herrialdeko populazioaren zentsu historikoa gehitu behar zaie (5,6 milioi erregistro pertsonal 1500etik 1900era, sakramentu-erregistroetako hustuketa osotik eskuratua).
  • Artxiboko funtsen digitalizazioa, Euskadiko Memoria Digitala elikatzeko, Ondare Dokumentalaren arloan.
  • Batzordeak eta lantaldeak, gaur egun Balorazio Batzordeetan Administrazio Orokorrean eta Udal Artxiboetan zentratuta.
  • Toki-administrazioko (udalekoak, Arabako Kuadrilenak etab.) artxiboen sarea kudeatzen laguntzeko eta artxibo ez-publikoei (nagusiki familia-artxiboen antolamendua) laguntzeko programak, urteko bi diru-laguntzen agindutan gauzatuta.