Eusko Jaurlaritzako Artxibo Historikoaren eta EHUko Luis Ruiz de Aguirre funtsen dokumentu berriak

Argitalpen-data: 

    Badatorren egindako azkenengo kargan honakoa igo da:

    Eusko Jaurlaritzako Artxibo Historikoaren eta EHUko Luis Ruiz de Aguirre funtsen dokumentu berriak

    Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena dela eta, Badatorrera igo da jasotako azken dokumentazioa. Azken karga horretan, Jose Antonio Agirre lehen lehendakari izendatzeko bozketaren boto-zenbaketaren akta, Euskadiko lehen Gobernua eratzeko agiria edo lehendakariak sailburuekin izandako korrespondentzia jaso dira, besteak beste. Dokumentu horiek Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Historikoaren funtsaren eta EHUren Luis Ruiz de Aguirre funtsaren parte dira; funtsa biak Euskadiko Artxibo Historikoan gordeta daude. Horrela, 7 kutxa berri gehitzen dira, 122 erregistrotan eta 4.298 iruditan banatuta.