• Zerbitzuak Erakusketak

Zerbitzuak Erakusketak

Bizkaiko historia ekonomikoaren ikuspegi bat (1857-1905). BBVA Artxibo Historikoaren eta Bildumaren Funtsak

Sarrera libre eta doan

Datak: 2023ko abenduaren 21etik 2024ko maiatzaren 5era

Tokia: Archivo Histórico de Euskadi. María Díaz Haro kalea, 3, 48013 Bilbo, Bizkaia

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 11.00etatik 19.00etara eta larunbatetan 10.00etatik 14.00etara (Igandetan eta jai egunetan itxita)

Bisita gidatuak doakoak, euskaraz eta gaztelaniaz, Sedenak kudeatuak, asteazkenetan 17:30ean eta larunbatetan 12:00etan. Informazioa jasotzeko eta aurretik izena emateko: exposiciones@sedena.es eta 610 38 24 47 (Al.-Ost., 9:00-14:00)

BBVAk bere erakusketa-jarduerarekin jarraitzen du, oraingoan Bilboko Euskadiko Artxibo Historikoko aretoetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailarekin elkarlanean antolatutako proiektu batekin. Erakusketak 1857 eta 1905 urteen arteko Bizkaiko historia ekonomikoaren kontakizun bat ezarri nahi du, bere unerik adierazgarrienak eta XIX. mendeko euskal ekonomiaren eta gizartearen garapenean izan zuen eragina nabarmenduz.

Erakusketa sei sailetan antolatuta dago. Horietako bakoitza BBVA Artxibo Historikoko eta 166 urteko ibilbidea daraman bildumako dokumentu, argazki, objektu eta artelanen bidez ilustratuta dago. BBVArena Espainian sortutako banku pribatuen lehen artxibo historikoa da. Material horrekin ibilbide kronologiko bat proposatzen da, Banco de Bilbaoren hastapenetatik hasi eta gerora Banco del Comercio izan zenetik Banco de Vizcayaren sorrerara artekoa, horiek guztiak funtsezkoak baitira Euskal Herriko jarduera ekonomikoaren funtsa ulertzeko.

nformazio gehiago hemen: Liburuxka

Hona hemen erakusketari buruzko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=gpcIrPOHOhQ