Badatorren egindako azkenengo karga (2024)

Argitalpen-data: 

    Badatorren egindako azkenengo kargan honako funtsak eta dokumentazio mota igo da:

    Euskadiko Artxibo Historikoak Monzón-Olaso familiaren artxiboaren digitalizazioa (1830-1999) gehitu du Badator errepositoriora:

    Era askotako familia-dokumentazioa, gutunak eta argazkiak barne.

    Euskadiko Artxibo Historikoak Irizar Palacios familiaren artxiboaren digitalizazioa (1363-2006) gehitu du Badator errepositoriora: 

    Era askotako familia-dokumentazioa, erroldak eta familia horri eta hari lotutako beste dokumentu ekonomiko batzuk barne, bai eta dokumentu inprimatuak ere.

    Euskadiko Artxibo Historikoak Tejada Manso de Zuñiga familiaren artxiboaren digitalizazioa (1437-1799) gehitu du Badator errepositoriora:

    Bengolea Manso de Zúñiga familiaren dokumentazioa, mota askotakoa; besteak beste, Montalbo etxeak egindako kudeaketarekin lotutako inprimakiak .

     

    Euskadiko Artxibo Historikoak Euskal Mendizale Federazioaren artxiboaren digitalizazioa  (1919-2002) gehitu du Badator errepositoriora:

    Euskal Mendizale Federazioaren dokumentazio administratiboa, klub ezberdinetan federatutako pertsonen kudeaketarekin lotutako korrespondentzia, martxen antolaketa, etab.

    Euskadiko Artxibo Historikoak Frantziskotarren artxiboaren digitalizazioa (1214-1988) gehitu du Badator errepositoriora:

    Aita Frantziskotarren Artxibo Probintzialeko (Zarautz), Frantziskotarren komentuko Artxibo Historikoko (Arantzazu) eta Arrasateko Komentuko hainbat motatako dokumentazioa.

     

    Euskadiko Artxibo Historikoak Vidarteko dorrearen artxiboaren digitalizazioa (1488-1944) gehitu du Badator errepositoriora:

    Murga, Mugártegui, Zaldua, Leiza-Eraso, Barrera, Andonaegui – Vidarte (Markina eta Ondarroa), Bilboko Arbolancha Arana , Miguel Ugarteren kapilaua, Karlistaldi eta Bizkaiko Jaurerriko hainbat motatako dokumentazioa.

     

    Euskadiko Artxibo Historikoak Lantarongo udal artxiboaren digitalizazioa (1843-1978) gehitu du Badator errepositoriora:

    Pertsonalari, zergei eta ogasunari buruzko askotariko dokumentazioa, besteak beste.

     

    Euskadiko Artxibo Historikoak Langraiz Okako udal artxiboaren digitalizazioa (1634-1977) gehitu du Badator errepositoriora:

    Ondareari, industriei, zergei, jaiei, urei eta korrespondentziari buruzko dokumentazioa, besteak beste.

     

    Euskadiko Artxibo Historikoak Gaubeako udal artxiboaren digitalizazioa (1512-1984) gehitu du Badator errepositoriora:

    Era askotako dokumentazioa, administrazio horrek denboran zehar izandako jarduera islatzen duena.

     

    Euskadiko Artxibo Historikoak López Mendizabal familiaren artxiboaren digitalizazioa (1825-2002) gehitu du Badator errepositoriora:

    Korrespondentzia eta era askotako familia-dokumentazioa batez ere.

      

    Euskadiko Artxibo Historikoak Gurendeseko (Gaubea) Kontzejuko artxiboaren digitalizazioa (1567-1984) gehitu du Badator errepositoriora:

    Ogasunari, Ondareari, Obrei, Kontratazioari, Zerbitzu juridikoei eta Administrazio Batzarrari buruzko dokumentazioa, besteak beste.

    Euskadiko Artxibo Historikoak Quejoko (Gaubea) Kontzejuko artxiboaren digitalizazioa (1543-1980) gehitu du Badator errepositoriora:

    Ogasunari, Ondareari, Zerbitzu Juridikoei eta Administrazio Batzarrari buruzko dokumentazioa, besteak beste.

     

    Euskadiko Artxibo Historikoak Auñamendi argitaletxearen artxiboaren digitalizazioa (2003-2007) gehitu du Badator errepositoriora:

    Paisaiei, monumentuei, pertsonei, iragarkiei eta abarri buruzko irudien bilduma, Auñamendi argitaletxeak bere argitalpenak ilustratzeko erabilia.