ZER DIRA ERREGISTRO SAKRAMENTALAK?
ZER DIRA ERREGISTRO SAKRAMENTALAK?
Erregistro sakramentalak izeneko atalak Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako biztanleen errolda historikoaren aurkibidea (1490. urtetik 1900. urtera) kontsultatzeko aukera ematen du. Errolda Eliza katolikoaren liburu sakramentaletan dago bilduta. Bataiatuei, ezkonduei eta hildakoei buruzko 5,6 milioi erregistro ditu bilduta.
Gure autonomia-erkidegoko hiru lurraldeetako biztanleen errolda historikoa (1500-1900) Eliza Katolikoak dauzkan liburu sakramentaletan bilduta dago. 1900 arte bataiatu, ezkondu eta hil direnen idazkun guztiak indizatu dira 5.600.000 erregistro.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru elizbarrutietako artxiboetako agiri sakramentalak digitalizatzeko eta indizatzeko proiektua (1999 - 2008)
90eko hamarkadaren hasieran, Kultura Sailak Bilbo, Donostia eta Gasteizko Elizbarrutiekin lankidetza-programa bat hasi zuen, euren Elizbarrutiko Artxibo Historikoek Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko dokumentu-ondarerik handiena eta garrantzitsuena baitute. Bi helburu lortu nahi ziren:
- Herritarrei interesatzen zaien eta haien onurarako den proiektu bat sustatzea. Ildo horretan, dokumentu-ondareak zeregin demokratizatzaile garrantzitsua betetzen du, herritar guztiek Artxiboen sorkuntza- eta sedimentazio-prozesuan aktiboki parte hartzen duten eta hezkuntza- eta kultura-helburuarekin eta helburu ludikoekin horien erabilera gozatzeko protagonismo berdina gero eta gehiago eskatzen duten heineanen.
- Jaurlaritzaren estrategia eta helburu premiazkoenak edo inpaktu sozial handiena dutenak -gero Kulturaren Euskal Planean bildu zirenak- biziagotuko dituzten baliabide osagarriak esleitzea.
2000. urtean, Kultura Sailak hitzarmen bat sinatu zuen hiru Euskal Elizbarrutiekin, hurrenez hurreneko hiru Elizbarrutiko Artxiboetan kontzentratuta dauden Euskal Herriko parrokietako funts sakramentalen indexazioa, digitalizazioa eta Internet bidezko hedapena egiteko helburuarekin. Hitzarmen horrek indarrean jarraitu zuen 2002ko eta 2003ko ekitaldietan, eta lau urteko (2005-2008). Hitzarmen baten sinadurarekin amaitu zen (2005-2008).
Lehen fasea: 2000/1eko aurrekontu-ekitaldia. Proiektuaren definizioa
Inbertsioa: 690.000 E
Helburuak:
- Proiektu orokorra definitzea eta hiru artxiboen artean koordinatzea irizpide komunak adosteko, baina abiapuntuko egoera desberdinak ahaztu gabe.
- Proiektua artxibo bakoitzaren plangintza orokorrean sartzea
- Baliabide teknikoak eskuratzea
- Artxibo bakoitzean lan-taldeak sortzea eta zereginak banatzea
- Digitalizazio eta indexaziorako metodologia eta irizpideak ezartzea
Bigarren fasea: 2002-2004 aurrekontu-ekitaldiak. Proiektuaren ezarpena.
Inbertsioa: 420.708 (2002), 420.000 (2003) eta 360.000 (2004) [1.200.000 E]
Helburuak:
- Irudien digitalizazioa eta egiaztapena
- Parrokietako erregistroen indexazioa
- Artxibo bakoitzaren webguneak eta kudeaketa-sistema espezifikoak sortzea (Artxiboak Kudeatzeko Inet sistema Bilbon eta Gasteizen, -aurrerantzean SIGA- eta Kudeaketako Sistema Elektronikoa Donostian, aurrerantzean SEG)
- Artxibo bakoitzaren politika guztien birdefinizioa: deskribapen-plangintza, irudien hedapena, erabiltzaile presentzial eta birtualen kudeaketa, euskarri berrien kontserbazioa.
Hirugarren fasea: 2005-2008 aurrekontu-ekitaldiak. Proiektua betearaztea.
Inbertsioa: 3.000.000 E
Helburuak: aurreikusitako helburuak zorrotz bete dira, eta ildo horretan, oso proiektu konplexua eta, hasiera batean, arriskutsua arrakastaz gauzatu da.
- Zerbitzu digitalak sortu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikoetan
- Euskal Herriko parrokia historiko guztietako bataiatu, ezkondu eta hildakoen agiri sakramental guztien indexazio osoa amaitu da (1490-1900), eta webgune honetan on-line kontsulta daitezke. Irudi digitalizatuari lotutako erregistroak Artxibo jabeen zerbitzarietan.
- Erregistro eta dokumentuen deskribapen-prozesu osoa normalizatu egin da, honako hauek aplikatuz: ISAD(G) maila anitzeko deskribapen-araua, indexazioa adostutako irizpideen arabera, eta informatizazioa, webgune bakoitzean informazio horiek ere hedatu ahal izateko.
Egun oraindik (2018), azken emaitzak ez du parekorik artxiboen eta horien webguneko dokumentu-hedapenaren Europako (eta munduko) panoraman: Euskal Herriko biztanleen 1490etik 1900era bitarteko errolda historikoaren aurkibide osoa. Guztira, deskribapen-idazpen pertsonalen 5.600.000 agiri, 400 urteko bataio, ezkontza eta heriotzen idazpenen aurkibidearekin.
Horrez gain, lankidetza-urte hauetan Elizbarrutiko Artxibo Historikoak erabiltzaileari arreta (presentziala nahiz webgune bidezkoa) eskaintzeko zerbitzu moderno eta efikazia handiko bihurtu dira. Euren fisionomia aldatu dute, hainbat ezaugarri berri gaineratuz:
- Neurri handiko aldaketa kualitatiboa gertatu da. Proiektu honi esker, Euskal Herriko Elizbarrutiko Artxiboak estatuko -eta, beharbada, Europako- elizbarrutiko artxiboen buru jarri dira, garapen teknologikoari eta dokumentazioa interneten hedatzeari dagokionez. Ikuspuntu horretatik, iraultza txiki bat jarri da martxan, eta horren arrakasta oso garrantzitsua da komunitate zientifikorako eta erabiltzaileentzako
- Balio erantsia sortzea eta sinergiak aprobetxatzea: horrelako proiektu batek, artxibatze-lanaren alderdi klasikoak -dokumentazioaren deskribapena + indexazioa- teknologiarik aurreratuenekin uztartzeko aukera ematen duenak, argi uzten du artxibo-zerbitzuak erabiltzaileei begira zein noranzkotan goazen -edo joan beharko luketen-, hezkuntzaren, kulturaren eta jakitearen eremuetan informazio-zerbitzuei dagokienez oso bilakaera bizkorra duen mundu batean
- Artxibo-garapenerako laborategia. Dokumentazio-funts handia eta oso informazio garrantzitsua duen artxibo batek bere ahalegin nagusia informazio hori interneten iraultzera bideratzeak artxibo-esperimentazio eta artxibo-ikerketako laborategi bat garatzea dakar. Ildo horretan, jakintza praktikoko oso nitxo baliotsua sortu da.
Horretaz gain, lankidetza honek berehalako emaitza nabarmenak sortu ditu. Honako hau lortu da:
- Dokumentaziorako sarbidea erraztea Euskal Herriko artxibo-erabiltzaileen kolektiborik zabalenari: familia-historian eta genealogian interesatuta daudenak. Artxibo-erabiltzaile guztien % 90 inguru dira.
- Kalitate handiko balio estatistiko eta historikoa duen informazioa edukitzea, mota askotako profesionalei interesatzen zaiena: demografoak, antropologoak, soziologoak, eta abar.
- Diasporari zerbitzua ematea, duela hainbat urtez geroztik gobernu-ekintzan garrantzi handia duen kolektiboa. Informazio mota horiekiko jakin-mina duen kolektiboa, dagoeneko Badator zerbitzuaren bezero nagusietako bat izanik.
- Badator zerbitzua oso modu nabarmenean aberastea, Europa mailako artxibo-informazioko zerbitzarien artean punta-puntan ipiniz.
Bilbo, 2018ko otsaila